XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta atsegiñaren atsegiñez barruko kezketarako soraiotu nai izan-da ere, griña ta gaiztakeriak kurrixka ari zaizkionari asperra ta nazka laister sortzen zaizkio biotzean.
Atsegiñ oiek baño gorago ta garbiagotarako jaioa bait-da gizona: izan ere gizonak betikoari begiratzen dio.
Munduko jolasak zer diran ikasi ta gero onbideratu zan Jorgensen-ek, ona zer idatzi zuan: Atsegin-agintzalleak iruzur egin digute: Ezin ukatu.
Baiezkoa esango digutenak nun-nai arkitu genezazkike bide-ertzetan ere: eden edo pozoia eran-da, edo pistolaz edo beste nolabait beren buruak ildakoai galdetu bestela.
Heine-tar Enrrike-k diona datorkit burura: utzi ezazute zerua praile ta aingeruentzat; guretzat txanpañ, larrosak, dantzak...
Ordaintzekorik ez duanak urka beza bere burua ta kito.
Gauzen berri ondotxo zekin Agustin doneak aspaldi esan zitun itzok: Erabilli ditut nere gogo ta biotza munduko atsegin eta lizunkerietan, baño ez naiz ase izan.
Jainkoagana biurtutakoan, berriz,
Eta beste bein auxe idatzi zuan: